Une honetan ETAk atentatuak egitea aurreisitako zerbait zelaadierazi du Javier Rojo Espainiako Senatuko presidente eta PSEren Arabako idazkari nagusiak: "gidoian idatzita zegoen, eta bagenekien", esan du zehazki Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Ildo horretatik, bake prozesu bat abiatzeko aukerarik badago atentatu horiek ez dutela eragozpen izan behar erantsi du Rojok. "Oztopo txikiena sortzen denean atea ixten badugu beti bezala jarraituko dugu", iritzi dio.
"Badakit zaila dela, baina ez dut ikusi nahi dudan argi hori galdu nahi; beharbada, ameslari bat naiz, baina ez dut etsi nahi", gaineratu du Espainiako Senatuko presidenteak. "Zenbaitzuk" ez dutela egoera aldatzerik nahi nabarmendu du Rojok, "aldatuz gero galduta leudeke eta".
Politika
Rojo: "Oztopo txikiena sortzen denean atea ixten badugu beti bezala jarraituko dugu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu