Romain Feilluk irabazi du Burgosko Itzuliko laugarren etapa

2010eko abuztuaren 7a
16:48
Entzun
Romain Feillu (Vacansoleil) frantziarrak irabazi du Burgosko itzuliko laugarren etapa. Etapa esprintean erabaki da eta sailkapen nagusiko faboritoen artean ez da aldaketarik izan.

Gaur, Vivar del Cid eta Salas de los Infantesen artean jokatu da laugarren etapa, eta 173 kilometro egin behar izan dituzte.

Bihar jokatuko da itzuliko bosgarren eta azken etapa, Areniscas de los Pinares eta Lagunas de Neila artekoa, 155 kilometroko etapa. Biharkoan ibilbide menditsua izango dute, eta sailkapen nagusirako erabakigarria izango da. Lehen mailako mendate bat eta bigarren mailako bi mendate igo beharko dituzte. Maila bereziko mendatean izango dute helmuga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.