Tortura

Romanori elkartasuna adierazteko ekimena bultzatuko du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean

2006ko otsailaren 6a
16:46
Entzun
Eusko Legebiltzarrak Unai Romanori elkartasuna adieraz diezaion ekimen bat aurkeztuko du Aralarrek. Izan ere, Madrilgo Auzitegiak artxibatu egin du Romanok 2001ean Guardia Zibilak atxilotu ostean jarritako tortura salaketa, eta horren aitzakian, Guardia Zibilak salatu du bera "testigantza faltsua" egotzita.

Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak Guardia Zibila "arbuiatu" du: "torturatzez gain, torturatuei salaketa jartzeko harropuzkeria eta zigorgabetasuna baitauka", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.