Espainiako Gobernuko Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak adierazi du "bake prozesua" deitutakoaren "joko arauak" Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ezarri zituela Espainiako Parlamentuan. Eta Rubalcabak ohartarazi duenez, "ETAk ez ditu joko arauak aldatuko".
Espainiako Gobernuko Barne ministroari Frantzian, ustez ETAk egindako arma lapurretari buruzko galdera egin diote. "Bake prozesua" deitutakoaren arauak Zapaterok ezarritakoak direla gogorarazi du. Zehaztu du, Espainiako Parlamentuan duela bi hilabete ezarri zituen arauak direla horiek. "Joko arau horiek direnak dira eta inork ez ditu aldatuko eta are gutxiago ETAk", azpimarratu du Rubalcabak.
Politika
Rubalcaba: "ETAk ez ditu joko arauak aldatuko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu