Rubalcaba: "ETAren bukaerara eraman gaitzakeen bidea hasten egon gaitezke"

2010eko abenduaren 28a
19:49
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde, bozeramaile eta Barne ministroak arratsaldean Bilbon esan duenez, "zuhurtzia osoa izanda, ETAren bukaerara eraman gaitzakeen bidea hasten egon gaitezke".

Goizean ez du halakorik adierazi Leioan. Haren arabera, Arnaldo Otegik "ez du ezer berririk esan" The Wall Street Journal-eko elkarrizketan. "Otegiren antzeko esaldiak irakurri izan ditut azken asteetan, baina gertaera latzen hamarkada ez da bi edo hiru adierazpenekin ixten".

Rubalcabak dio "benetako adierazpena" baino ez dela egin behar: "ETAren bukaera behar da, horren zain gaude. Bitartean, isiltasunezko zuhurtzia merezi du adierazpenen joko honek". ETAk duela aste batzuk Frantzian lapurreta bat egin zuela gogoratu du Barne ministroak.

Ministroaren goizeko iritziaren antzekoa agertu du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. "Ekarpenik ez dakarte Otegiren hitzek, ez dago berritasunik. ETAk egin behar duen bakarra indarkeria uztea da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.