Rubalcabak dio bonba-auto baten bila dabiltzala Santanderren

2007ko uztailaren 11
16:52
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak esan du atzo Santanderren (Kantabria, Espainia) Aritz Arginzoniz ustezko etakidea atxilotu ondoren, Polizia eta Guardia Zibila bonba-auto baten bila dabiltzala. Espainiako Poliziak atzeman zuen hura eta, Rubalcabaren arabera, Arginzonizek Kantabriako eraikin publiko baten aparkalekuan bonba-autoa jartzeko asmoa zeukan. Atzotik inkomunikatuta daukate euskal herritar atxilotua.



Polizia iturrien arabera, Saioa Sanchez Iturregiren bila ere badabiltza, Arginzonizekin ustez ETAren komandoa osatzen zuelako. Loredoko (Kantabria) kanpineko arduradunak poliziek erakutsitako argazkiak ikusi ondoren esan du Sanchez aurreko egunetan bertan izan dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.