Rubalcabak guardia zibilen bertsioa babestu izan du beti

2010eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroa zen Igor Portu tortura zantzu nabarmenekin Donostiako Ospitalera eraman zutenean. Hark hasieratik egin zuen bat Guardia Zibilaren bertsioarekin, eta Porturen zauriak atxilotu zutenean «erabili behar izan zuten indarkeriaren ondorio» zirela esan zuen. Hala berretsi zuen Porturen osasun txostena publiko egin ostean ere. Txosten hark Guardia Zibilaren bertsioa berresten zuela esan zuen, gainera. Zauriak Porturi «heltzerakoan eta hura geldiarazterakoan egindako maniobren» ondoriotzat jo zituen. «Gertaerek Guardia Zibilaren bertsioari bermea ematen diote», gaineratu zuen. Rubalcabak Barne Ministerioan jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.