RUBALCABAREN ABISUA: Batasunari arazoak iragarri zizkion abuztuaren 23an

2007ko urriaren 5a
12:50
Entzun
"ETAk (atentatuak egiteko) ahalegina egiten badu, Batasunarigaizki joango zaio", abisatu zuen Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak abuztuaren 23an, Ser irrati katean egin zioten elkarrizketan,

Hain justu, biharamonean, abuztuaren 24an, egin zuen ETAk Durangoko (Bizkaia) Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako atentatua. Lehergai kopuru handia ezarri zuen, eta inor zauritu ez bazuen ere, kalte material handiak eragin zituen kuartelean zein inguruko etxebizitzetan. Handik hilabetera, irailaren 25ean, bost bat kilo lehergai zartarazi zituen Zarauzko Ertzaintzaren polilzia etxearen aurka. Orduan, ere kalte materialak eragin zituzten.

Bitarte horretan, Espainiako Auzitegi Nazioanalaren aginduz ezker abertzaleko hainbat buruzagi atxilotu dituzte: hala nola, Juan Mari Olano, Joseba Alvarez, Oihana Agirre eta bart gaueko 23 lagunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.