Rubalcabaren arabera, Sarasola eta Portu dira Barajasko atentatuaren egileak

2008ko urtarrilaren 9a
14:39
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak gaur esan duenez, Mattin Sarasola eta Igor Portu dira 2006an Madrilen Barajas aireportuan ETAk egindako atentatuaren egileak. Sarasolaren polizia deklarazioetan oinarritzen dela dio Rubalcabak -Sarasola eta Igor Portu inkomunikatuta dituzte igandetik, eta biek torturatuak izan diren zantzuak daude-.

Halaber, ministroak jakinarazi du Mikel Sansebastianen bila dabiltzala, eta honek ere Barajasko atentatuan parte hartu zuela.

Bonba-furgoneta jarri zuen orduan ETAk, abisua eman zuen, baina eztandaren ondorioz bi lagun hil ziren:Diego Armando Estacio (19 urte) eta Carlos Alonso Palate (35). Su-etenean zen orduan erakunde armatua.

Joseba Iturbide Otxotekoren bila ere badabiltza. Espainiako Gobernuaren Barne ministroaren arabera, laurek ETAko komandoa osatzen zuten, 2001etik, eta beste ekintza batzuen egile ere badira: Aritxulegin (Oiartzun, Gipuzkoa) 2006an ETAk egindako agerraldiarena, Castelloko (Herrialde Katalanak) abuztuko atentatu saioarena edota Bordatxo Doneztebeko (Nafarroa) dantzalekuaren atentatuarena.

Madrilen, Azca merkatalgunean, atentatua egiteko asmoa zutela esan du Rubalcabak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.