Francisco Javier Lopez Peña da, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroaren ustez, "ETAn pisu politiko eta militar handiena" duena. Atzo atxilotu zuten Lopez Peña, Bordelen (Frantzia), Jon Salaberria, Ainhoa Ozaeta eta Igor Suberbiolarekin batera, etxe batean.
"Hau ez da beste operazio bat, garrantzirik handienekoa baizik", esan du Rubalcabak gaur, Dakar-en (Senegal). Afrikara joana zen bisita bat egitera, baina bertan behera utzi du. 11:00etan operazioaz prentsaurrekoa eman du Dakarren).
Frantziako Gobernua eta Poliziari eskerrak eman dizkie operazioagatik, eta Guardia Zibila zoriondu egin du.
Frantziako Gobernua
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea "pozik" azaldu da, "arrakasta garrantzitsua" delako. Haren ustez, "ETAko goi karguak" dira Bordelen atzemandako laurak.
Michele Alliot Marie Barne ministroak operazioaren "garrantzia" azpimarratu du, eta François Fillon lehen ministroak Espainiaren eta Frantziaren arteko lankidetza "kalitatekoa" dela adierazi du.
Rubalcabaren ustez, Lopez Peña da "ETAn pisu politiko eta militar handiena" duena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu