Amurrio, Araba, 1949

Sabino Cuadra

2019ko uztailaren 18a
16:46
Entzun

Amurrion jaio arren, Sabino Cuadra aspalditik bizi da Nafarroan, eta ibilbide luzea egin du Nafarroako herri mugimenduan, sindikalismoan eta politikagintzan. Zuzenbidean lizentziatua da, lan arloko abokatua izan zen 70eko hamarkadan, eta 1979tik erretiroa hartu duen funtzionarioa izan da Nafarroako Gobernuan. LKI, Auzolan, Zutik eta Batzarreko kidea izan zen, eta 2011n Espainiako Kongresuko diputatu aukeratu zuten Amaiur koalizioan. Kongresuan izan zuen parte hartzea oso entzutetsua izan zen: adibidez, bi astez egotzi zuten Kongresutik Espainiako Konstituzioaren ale bat apurtzeagatik. Segitzen du herri mugimenduari lotuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.