Sabotajeak Iruñea eta Gasteiz lotzen dituzten trenbideetan

2007ko abenduaren 28a
14:39
Entzun
Altsasu eta Bakaikoan (Nafarroa) bi sabotaje izan dira bart eta, ondorioz, Iruñea eta Gasteiz bidean zihoazen bi tren geldiarazi izan behar dituzte. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak adierazi duenez, gertaerak 02:00ak aldera gertatu dira. Ezezagunek katenaria moztu dute Iruñea-Gasteiz ibilbidearen 221,8. kilometroan. Eraso horiek bi trenei eragin die; bata, bidaiariekin zihoan, eta Bartzelona eta Irun (Gipuzkoa) lotzen zituen; bestea, merkantziekin zihoan, eta Martorell (Herrialde Katalanak) eta Irun lotzen zituen.

Azken hori berriz ere martxan zen 05:00etarako; zerbitzu osoa, berriz, 07:17rako.

Kalteak ez dituzte oraindik konpondu, eta lanek jarraitzen duten bitartean Madril-Irun trena Castejonera (Nafarroa) desbideratuko dute.

Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak ekintza horiek gaitzetsi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.