Aralarrek Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako diputazioei sakabanaketa jasaten duten euskal presoen senideei diru laguntzak emateko eskatu zuen, atzo. Eskaera hori "porrotera bideratua" dagoela adierazi du Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak. Izan ere, PSE-EEk eta PPk gehiengoa osatzen dute Arabako aldundian eta, ondorioz, "diru laguntza horiek ekidingo dituzte", Agirreren ustez.
Aralarrek adierazpen horiek "ezker abertzale tradizionalaren aurrean harrotasun erakustaldia egiteko" egin ditu Agirreren arabera. “Aralarrek badaki Arabako diputazioan ez direla laguntza horiek onartuko”.
Agirrek dio, "sakabanaketa politikaren aurka" agertu dela beti. Bere ustez, sakabanaketa "zigorra jaso duten presoei zigorra areagotzeko modua da”. Gainera, presoen eskubideak ez direla kontuan hartzen nabarmendu du.
Sakabanaketaren inguruan Aralarrek aldundiei egindako diru eskaera "porrotera bideratua" dagoela adierazi du Arabako ahaldun nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu