Europako Parlamentuan euskal gatazkaren konponbidea sustatzeko eratutako Babes Taldeak kezka agertu du Batasuneko zuzendaritzako zortzi kide beren iritzi politikoa emateagatik inputatu gisa deklaratzera deituak daudelako, eta Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatu die "salbuespenezko auzitegiak" bertan behera utzi ditzatela. Neurri horiek eskubide zibil eta politikoak urratzen dituztela salatu dute, eta, gainera, traba egiten diotela bake prozesuari.
Era berean, prozesuak arrakasta izan dezan bide horetan inplika daitezen eskatu diote Europako Parlamentuari, Europako Batzordeari eta Europako Kontseiluari.
"Salbuespenezko auzitegiak" bertan behera uzteko eskatu du Europako Friendship-ak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu