Iraken okupazioa

Samarra hiri sunita bonbardatu dute AEBek, eta zibilak hil dituzte

2004ko abuztuaren 14a
15:54
Entzun
Najaf xiitan borrokak zertxobait baretu direnean, Samarra hiri sunitan lehertu dira borrokak. Bart gauean lehertu dira erreboltarien eta soldadu estatubatuarren arteko borrokak, eta AEBetako Armadak hiriko hainbat gune bonbardatu ditu. Bonbardaketa horietan, erreboltariez gain, zibilak hil dituzte, haien artean bi haur eta hiru emakume. AEBetako iturriek 50 erreboltari hil dituztela diote; Samarrako osasun zentroetako iturriek, ostera, 13 direla hildakoak eta haien artean umeak eta emakumeak daudela.

AEBetako buruzagi militarrek agertu dutenez, "etsaien gotorlekuak" dira bonbardatu dituztenak; 230 kiloko bonbak jaurti dituztela zehaztu dute, eta 50 bat erreboltari suni hil dituztela.

Samarrako erietxeko iturrien arabera, ordea, borrokek eta bonbardaketek iraun duten bitartean 13 pertsona eraman dituzte hilotz ospitalera, eta 84 bat zaurituta. Hidalkoetako zein zaurietako hainbat zibilak, emakumeak eta haurrak, direla zehaztu dute iturri horiek.

Samarra Bagdadetik iparraldera kokatzen den triangelu sunitako hirietako bat da; hau da, Saddam Husseinen aldeko erresistentzia sendoen dagoen gunea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.