Samoan, 141 hildako

2009ko urriaren 1a
09:23
Entzun
Samoan Richter eskalako 7,9 graduko lurrikarak atzo eragindako tsunamiaren ondorioz 141 lagun hil direla dio hango Hondamendien Kudeaketarako Zentroak. Hildako gehienak Lalomanu herrian izan dira. Atzo zioten ehunen bat gorpu zenbatu zituztela denera, kopurua zehaztu gabe.

141 hildako horietatik 110 Samoa herrialde independentean gertatu dira, 31 Samoa Amerikarrean -Ameriketako Estatu Batuetako kolonia da-. Pazifikoan daude.

Togan ere izan dira heriotzak tsunamiaren ondorioz: zazpi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.