San Frantzisko auzo ingurua zainduko du Udalak, "gutxienez, denboraldi batez"

2013ko ekainaren 5a
14:36
Entzun

"Bilbo hiri baketsua da, horrelako gertaeretara ohituta ez dagoena", esan du Ibon Areso jarduneko Bilboko alkateak gaur goizean udaletxearen aurrean egin duten bilkuraren ostean. Aurreratu du Udalak San Frantzisko auzo inguruaren zaintza areagotuko duela, "gutxienez, denboraldi batez".

Bilkuran izan da Romeo Omebude Bilboko nigeriarren elkarteko kidea, eta hedabideei eskatu die ez hitz esateko gaur hil den emakumeari prostituta (bilkuraren ostean jakin da hil dela): "Izena du, Ada". Esan du beste emakume nigeriar batzuk prentsarekin hitz egiteko beldur direla. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.