San Gil: "Zapaterok Monkloan jarraitzea behar du ETAk"

2006ko martxoaren 22a
15:05
Entzun
PPren EAEko lehendakari Maria San Gilen iritzian, Espainiako Gobernuko buru Jose Luis Rodriguez Zapaterok "Monkloan jarraitzea behar du ETAk". "PSOEk ETAri eta Batasunari egindako lagatzeen zerrenda oso handia da, eta talde terroristak ere egin behar zuen zerbait", esan du San Gilek.

Nolanahi ere, su etena "ez dela nahikoa" azpimarratu du, eta "atzera begiratu behar" dela, "ETAk azken urteetan egindakoa akordatzeko". "ETAri barkamena eskatzea, armak uztea, eta justiziaren esku pasatzea exijitu behar zaio, hiltzeari uzteaz gain".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.