PPren EAEko lehendakari Maria San Gilekin gaur arratsaldean bildu da Ibarretxe. Maria San Gilek bilera ostean esan du, datorren Jaurlaritzaren lehentasunak "terrorismoa gainditzea" izan beharko lukeela, "osatzen duenak osatzen duela".
PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezek esan du bera ere lehendakaritzarako aurkeztuko dela. Lopezen hautagaitza babestuko ote duen galdetu diote San Gili, eta honek, mementoz ezin duela galdera hori erantzun esan du, gaia aztertu egin behar dutelako.
San Gilek dio etorkizuneko Jaurlaritzaren helburuak "terrorismoa gainditzea" izan beharko lukeela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu