Santandergo aireportua itxita eduki dute ETAren abisua jaso ostean

2005eko abenduaren 6a
15:55
Entzun
12:00ak eta 14:00ak artean Santandergo (Espainia) aireportuari granadekin eraso egingo ziotela esanez abisua eman du ETAren izenean Gara-ra deitu duen batek. Aireportua hustu egin dute.

Deia 11:05 aldean izan dela jakinarazi du 'Gara'-k, eta Ertzaintzarekin harremanetan jarri direla.

Aireportua hustuta eduki dute 15:30ak aldera arte, baina ez dute ezeren leherketarik sentitu. Lehergailuen bila bazter guztiak arakatzen jardun da polizia, baina ez dute ezer ere topatu. Beraz, aireportua berriz ere ireki egin dute, 15:30ak aldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.