Sanz "leial" joango da bihar Moncloara

2007ko urriaren 16a
17:24
Entzun
Zapaterok Miguel Sanz Nafarroako Gobernuaren lehendakaria hartuko du bihar, Moncloan -Espainiako Estatuko presidente autonomikoekin egiten ari den bilera saileko "beste bat" izango dela dio-, eta Sanzek gaur iragarri du bera batzarrera "leial" joango dela.

Sanzek Nafarroaren estatusa defendituko du bihar ere, eta herrialdeak "egonkortasun instituzionala" behar duela azpimarratuko dio. Horretaz gain, Nafarroako azpiegitura nagusiak bultzatzeko eskatuko dio Zapaterori.

Orain dela bi urte bildu ziren biak azkeneko aldiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.