Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakari eta UPNko presidenteak dioenez, PP abstenitu egin beharko litzateke Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko inbestidura saioan, "betiere PSOEk PPri Estatuko arazo handietan adostasuna eskaintzen badio".
Mariano Raxoi PPko presidentearekin bildu zen atzo Sanz, Madrilen. UPNk bi parlamentario izango ditu Espainiako Kongresuan legealdi berrian, eta Sanzek dio PPk esandakoa egingo dutela botoa emateko garaian.
Sanzek dio PP abstenitu egin beharko litzatekeela Zapateroren inbestidura saioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu