Sare sozialak erabiltzen dituzten lau gaztetatik bat ezezagunekin geratzen da
Eusko Jaurlariatzako Kontsumo Zuzendaritzak egindako ikerketa baten arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sare sozialak erabiltzen dituzten lau gaztetatik bat ezezagunekin geratzen da aurrez aurreko harremana izateko. Geratzen diren horien %25, aldi berean, batere segurtasun neurririk ez duela hartzen gaineratu du ikerketak; batik bat, mutilak dira horiek. 14 eta 18 urte bitarteko 362 gazteengan egin du inkesta Jaurlaritzak, 2010eko azaroan, eta ia guztiek sare sozialak erabiltzen dituztela baieztatu zuten, lagunekin harremanetan izateko; ez dago erabilera horretan sexu edo adin arteko berezitasunik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu