Internetek duen garrantziaz ohartuta, aspaldian egin zuen Korrikak sarera jauzi. Aurten, webgunea berritu dute. Besteak beste, zuzeneko emanaldiak egingo dituzte horri esker. Esate baterako, atzoko aurkezpena streaming bidez eman zuten.
•www.korrika.org.
Korrikak batez ere gazteak erakarri nahi ditu. Ekimeneko parte-hartzaile garrantzitsu izatea nahi du, hizkuntzaren etorkizuna haiengan dagoelako. Horregatik euren artean hedatu diren sare sozialak erabiliko ditu haiengana gerturatzeko. Besteak beste, Facebookeko soslaia sortu du Korrika 17k. Hor informazioa, argazkiak eta bideoak jarriko dituzte.
•www.facebook.com/korrika-17.
@sarean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu