Sarkozyren garaipenaren harira istiluak Frantziako zenbait lekutan

2007ko maiatzaren 7a
10:31
Entzun
Frantziako zenbait hiritan istiluak izan dira bart, Sarkozyren garaipenaren kontra protestan ari ziren gazteen eta Poliziaren artean. Pariden adibidez, Bastillan zeuden bilduta Segolene Royalen eta, oro har, ezkerraren jarraitzaileak, eta liskarrak izan dira haietako zenbaiten eta polizien artean. Poliziaren arabera, galtzadarriak bota dizkiete gazteek, eta presio handiko ur zorrotadekin eta gas negarrarazlearekin erantzun diete.

Tolosan bi mila bat gazte batu dira Sarkozyren aurkako jarrera agertzeko, eta, besteak beste, Frantziako bandera kendu dute herriko etxeko balkoitik, eta UMPren egoitzara harriak jaurti dituzte. Bordelen beste bi mila bat lagun izan dira Sarkozyren aurka manifestatu direnak, eta, ondoren, istiluak izan dituzte Poliziarekin. Segurtasun indarren arabera, manifestariek zenbait polizia zauritu dituzte eta eurek hainbat lagun atxilotu.

Lyonen, Lillen, Rennesen eta Orleansen ere istiluak izan dira.Orotara 367 auto erre eta 270 lagun atxilotu dituzte bart.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.