Sartagudako PSNk EAE-ANVren botoa onartuko du Alkatetza lortzeko

2007ko ekainaren 13a
14:23
Entzun
Iruñean Nafarroa Baik Alkatetza lortzeko ez ditu onartuko PSNk EAE-ANVren botoak baina Sartagudako (Nafarroa) PSNk agintea lortzeko bai, gaur Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez.

UPN izan zen maiatzaren 27an Sartagudan boto gehien lortu zuen alderdia, eta lau zinegotzi eskuratu ditu. PSNk ere lau erdietsi ditu, eta bigarren alderdirik bozkatuena izan zen. EAE-ANV izan da ordezkaritza lortu duen beste alderdia -zinegotzi bat- eta hango PSNk boto hori onartu egingo du Alkatetza lortzeko, Nafarroako sozialisten zuzendaritzaren aginduen kontra, egunkari haren arabera. UPNkoa izan da azken lau urteetan Sartagudako alkate.

Jose Ramon Martinez Benito PSNren zerrendaburua litzateke, beraz, alkate; PSNren batzordekidea da. Sartagudako sozialista afiliatuek gaur batzarra egingo dute, eta Martinez Benitok ostiralean jakinaraziko die Nafarroako batzordekideei herriko PSNren iritzia.

Larunbatean izango da kargu-hartzea ekitaldia, beste udaletxeetan bezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.