Sebas Lasa euskal presoak hamazazpi egun daramatza gose greban

2009ko uztailaren 29a
15:46
Entzun
Gose greban dago Sebas Lasa euskal presoa espetxezainek ustez jo egin zutela salatzeko, gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. Hamazazpi egun daramatza gose greban Lasak eta hamabi kilo galdu ditu.

Lasa Puerto de Santa Mariako (Cadiz, Espainia) kartzelan dago. Haren ziegan mihaketa egin ostean, espetxeko langileek gauzak hankaz gora utzi eta presoari hauek jasotzeko esandakoan ukatu egin zela azaldu du AAMk. Ondoren, isolamendura eraman zuten.

Espetxeak espedientea ireki dio Lasari “espetxezainak mehatxatu eta iraintzeagatik”. Euskal presoak, berriz, salaketa ezarri du epaitegian jo egin zutela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.