Sei euskal herritar eta FARCeko zazpi auziperatu dituzte, Kolonbiako presidentea hiltzen saiatu zirelakoan

2010eko martxoaren 1a
15:20
Entzun
Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak sei euskal herritar auziperatu ditu -ETArekin lotuta- eta FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarretako beste zazpi, Alvaro Uribe Kolonbiako egungo presidentea eta Andres Pastrana presidente ohia hiltzen saiatu zirela egotzita.

Arturo Cubillas Fontan, Iñaki Etxarte Urbieta, Iñaki Dominguez Atxalandabaso, Jose Mari Zaldua, Jose Angel Urtiaga Martinez eta Jose Miguel Arrugaeta San Emeterio dira epaileak auziperatu dituen euskal herritarrak. 80ko hamarkadan Espainiako Gobernuak deportatutakoak dira gehienak eta Kuban eta Venezuelan bizi dira.

Velascok dio FARCek Uribe eta Pastrana -biok Espainiako Estatuan zirela- hiltzeko laguntzari eskatu ziola ETAri. Epailearen arabera, gainera, Venezuelako Gobernuak "bi erakunde terroristen lankidetzan" laguntza ematen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.