Haize bolada handiak direa eta, Madrilerako eta Bartzelonarako sei hegaldi bertan behera utzi dituzte gaur Loiuko aireportuan (Bizkaia). AENA Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa kontrolatzeko erakundeak jakinarazi du beste zortzi hegaldi desbideratu egin behar izan dituztela, Loiun haizeak gogor jo duelako.
Haize ufada gogorrenak Karrantzan (Bizkaia) neurtu dituzte gaur: 140 kilometro orduko. Gasteizen ere gogor ari du, eta 103 kilometro orduko haizeteak izan dira. Postas kalean, etxebizitza baten ingurua hesitu behar izan dute, haizean teilatua mugitu duelako.
Sei hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu