Iraken okupazioa

Sei irakiar hil dituzte Espainiako tropek Diwaniyan

Erresuma Batuko Armadako kide bat zauritu dute Basoran

2004ko apirilaren 26a
17:21
Entzun
Diwaniyan, Espainiako Armadako patruila baten eta erreboltarien artean tiroketa izan da gaur goizean. Atzo, patruila berak beste enfrentamendu bat izan zuen erresistentziako kideekin, eta borroka hartan, bi irakiar hil zituzten espainiarrek. Gaurko tiroketan soldadu espainiarrik ez da zauritu, baina erreboltarien artean sei hil dituzte, eta zazpi atxilotu dituzte.

Bagdadeko Wazirija auzoan, berriz, AEBetako konboi militar bati egin dio eraso erresistentziak, eta, ondorioz, bi soldadu estatubatuar hil dira, eta gutxienez beste hiru larri zaurituta daude. Granadekin egin dute erasoa erreboltariek, Humvee motako hiru ibiligailu militarren aurka, eta su hartu dute hirurek.

Horrez gain, Basoran, Erresuma Batuko Armadako konboi bat eraso dute, eta soldadu bat zauritu dute. Nolanahi ere, soldadu horrek ez duela hiltzeko arriskurik azpimarratu dute Erresuma Batuko Armadako iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.