Sei polizia operazio, 42 atxilotu eta 25 torturatu, ETAk ekintza armatuen geldialdia iragarri zuenetik

2010eko abenduaren 16a
10:21
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, ETAk ekintza armatuen geldialdia iragarri zuenetik Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak egin dituzte sei operazioetan 42 euskal herritar atxilotu dituzte, eta horietatik 25k torturak salatu dituzte. "Espainiako Gobernuak errepresioaren aldeko hautua egiten jarraitzen du, eta errepresioarekin erantzuten dio astez aste Euskal Herrian ematen ari diren urrats berriei", salatu du. Horren aurrean, kalera ateratzeko deia luzatu du AAMk, "errepresioa bizi duenarekiko elkartasuna eta prozesu demokratikoaren aldeko jarrera tinkoa" erakustera. Gaurko operazioa dela eta, mobilizazioak iragarri ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.