Erreakzio soka luzea eragin du Imanol Urbieta musikagile eta irakaslearen heriotzak. Irakasle izandakoa gogoratu du Andoni Egaña bertsolariak: "Gizon handia izan zen, musikarako ahalmena haurrengan xahutzea erabaki zuena. Sekulako lana egin zuen haur ginenoi mundua beste era batera erakusten".
Josu Txapartegi musika irakaslearen iritziz, berriz, irauli egin zuen irakaskuntza Urbietak. "Gaur esaten da haurrei eman behar zaiela garrantzia, baina hori bera egiten zuen Urbietak orduan. Haiei begiratzen zien".
Sarean ere askok egin nahi izan diote omenaldi txikia:
Herri honen kulturari eta iruditeriari egin dion ekarpena ikaragarria izan da. Ez adiorik! https://t.co/jfjSSo1vFV
— Iban Arregi (@ibanarregi) 2016(e)ko irailak 28
Imanol Urbieta zendu da! Nere haurtzaroaren zati bat zor dizut! AGUR ETA OHORE JAUNA!https://t.co/qg5L4IWDEu
— âš“ï¸Â ANDERTXU âš“ (@AnderSurfing) 2016(e)ko irailak 28