Senar-emazte bikote bat zauritu da Usurbilen beren etxeak su hartuta

2007ko azaroaren 29a
10:35
Entzun
Etxebizitza batek su hartu du gaur goizean Usurbileln (Gipuzkoa), eta bertan bizi den senar-emazte bikotea zauritu da.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 07:40 inguruan piztu da sua, Etxebeste kaleko etxebizitza batean. Lehen hipotesien arabera, lehorgailu batean izan du abiapuntua.

Segituan ke handia zabaldu da etxe guztian, eta han bizi diren senar-emazte bikotea eta haur txikia balkoira atera dira. Suhiltzaileek handik erreskatatu dituzte. Senar-emazteak zaurituta eraman dituzte Donostia Ospitalera, lehen informazioen arabera, eskuetan erredurekin. Gainera, emaztea haurdun dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.