Sergio Vieira de Mello diplomatiko brasildarra duen kargurako pertsona egoki-egokia dela adierazi dute Nazio Batuek. 33 urte daramatza Nazio Batuentzat lanean.
De Mellorentzat orain arteko probarik zailenetako bat da Irakeko azken misio hau izan da. Piskanaka-piskanaka, Vieira de Mello Nazio Batuetako helburuak ezartzen ari da Iraken, erakunde horretako iturriek nabarmendu dutenez.
Nazio Batuetako karrera
Sergio Vieira de Mello 1948an Rio de Janeiron (Brasil) jaio zen. Filosofia eta Giza Zientziak ikasi zituen bere hirian eta Parisko Sorbonne Unibertsitatean.
Karrerako urte gehienak Nazio Batuen Errefuxiatuen Batzordeko partaide izaten egin ditu, Genevan (Suitza). Urte horietan, Bangladeshen, Sudanen, Zipren, Mozambiken, Perun eta Jugoslavian izan da.
Vieira de Mellok lehen kargu handia 1981ean eskuratu zuen, Libanoko Nazio Batuen Aholkulari nagusia izendatu zutenean. Bi urte beranduago, Genevara itzuli zen zuzendaritza lan postu batetara.
Ruandako genozidioaren ostean, 1990ko hamarkada erdi aldera, Vieira de Mellok hainbat hilabetetan laguntza humanitarioaren koordinatzaile bezala lan egin zuen eskualde hartan.
Kofi Annanen NBEko buruzagi nagusiaren idazkari ere izan zen Kosovon.
.
Ekialdeko Timorko misioaren buruzagi
Halaber, Sergio Vieira de Mellok Ekialdeko Timorko bake misioaren zuzendari izan zen. Hainbat analistak diotenez, neurri handi batean, De Melloren lanari esker izan zen arrakastatsua Ekialdeko Timorko trantsizioa; hots, Indonesiaren mende egotetik independente izatera bitarteko bidea.
Parte hartzea
Ameriketako Estatu Batuetako Irakerako Ordezkariak, Paul Bremerrek, Sergio Vieira de Mellorekin lan egingo zuela adierazi zuen 2003ko ekainean, baina brasildarraren parte hartzea zenbaterainokoa izan den ez dago erabat garbi. Izan ere, AEBek oztopoak jarri dizkiote behin baino gehiagotan Nazio Batuen lanari. Jakina denez, Irakeko auziaren inguruan jarrera kontrajarriak izan dituzte AEBek eta NBEk, eta konponezin horiek Saddam Hussein boteretik kendu ondorengo epean ere islatu dira. Nolanahi ere, Nazio Batuek Iraken ahal duten guztia egingo dutela adierazi izan du Vieira de Mellok behin baino gehiagotan..
Soslaia
Sergio Vieira de Mello: karrera luze eta arrakastatsua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu