Sevilla II-ko presoen egoera salatzeko manifestazioa debekatzeko eskatu dio Urkijok Urkulluri

2013ko azaroaren 26a
13:10
Entzun

Datorren iganderako jarria dute hitzordua Sevilla II-ko presoen lagunek eta senideek Donostian, presoak jasaten ari diren "injustizia mailaren" kontra salatzeko. Carlos Urkijo Espainiak EAEn duen ordezkariak, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari manifestazioaren berri eman dio "ETAko presoen omenaldi bilaka" daitekeela eta, "etakideen elkartasuna adierazteko egiten ari diren egunotako indarkeria ekintza guztiak bezala".

"Itxura guztia du terrorismoaren biktimak umiltzeko beste ekitaldi bat izango dela, ETAko presoei omenaldi bat eginez", Urkijok esan duenez, eta ondorioztatu du biktimak babesteko legea urratuko litzatekeela.

"Koherentea" izan dadin eskatu dio Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari. Joan den ostiralean Urkulluk esan zuen ez zuela 'Parot doktrina' eraistearen ondorioz aske utzi eta utziko dituztenen aldeko omenaldirik onartuko. Urkijorentzat "aukera bat" du Urkulluk esan duena "ekintzen bidez erakusteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.