erreakzioak

SGAE: "Tolerantziak eta adierazpen askatasunak zentsuraren aurretik egon behar dute"

2004ko urtarrilaren 22a
15:25
Entzun
SGAE Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkarteak gaur kaleratu duen oharrak jasotzen duenez, "tolerantziak eta adierazpen askatasunak zentsuraren aurretik egon behar dute". SGAEk zehaztu duenez, "sekula ez dugu ideologien inguruan hitz egin, eta sekula ez dugu lagundu eta zentsuratu gure elkarteko kideren bat bere iritzi politikoa alde batekoa izan edo bestekoa izan".

"Adierazpen askatasuna guztion onerako kontu bat da, nahiz eta esaten denarekin ez ados egon", dio SGAEren oharrak, eta artista bati gustukoa ez dela esateko modu onena "kontzertura ez joatea edo antzerkira edo zinera ez joatea da".

Hala, Fermin Muguruzak "nahi duen tokian kontzertu eskaintzeko eskubidea" duela azpimarratzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.