Desmond Tutu. Apartheid-aren aurkako artzapezpiku hegoafrikarra. Bakearen Nobel sariduna. Hegoafrikako Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordean aritua. The Elderseko kidea.
Frederik Willem de Klerk. Bakearen Nobel sariduna (Mandelarekin batera), Hegoafrikan apartheid-a amaitzearen alde egindako lanagatik. Apartheid garaiko azken presidentea.
Mary Robinson. Irlandako presidente ohi eta Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen goi mandataria. Munduko Emakume Liderren Kontseiluko kide sortzailea ere bada.
John Hume. Bakearen Nobel sariduna, Ipar Irlandako bake prozesuan izandako parte-hartzeagatik. Bakearen Gandhi saria eta Martin Luther King saria ere jaso ditu.
Albert Reynolds. 1992tik 1995era Irlandako lehen ministro izandakoa. 1993an Downing Streeteko adierazpenaren bultzatzailea izan zen, John Mayorrekin batera.
Jonathan Powell. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren kabineteko burua izandakoa. Blairren laguntzaile politikorik hurbilenetako bat izan da.
Nelson Mandela Fundazioa. Fundazioaren sortzaile Nelson Mandelaren balio, ikuskera eta lana bultzatuz «gizarte justuago baten alde» lanean diharduen fundazioa.
=bNuala O'Loan.=b Ipar Irlandako Polizia Zerbitzuko lehen ararteko eta behatzailea. 1999an hartu zuen kargua.
Raymond Kendal. Interpoleko idazkari nagusi ohia.
Betty Williams. Bakearen Nobel sariduna, Irlandako gatazkari irtenbide baketsua ematearen alde egindako lanagatik.
Denis Haughey. John Humeren laguntzaile izandakoa.
Aldo Civico. Columbiako (AEB) Unibertsitateko Nazioarteko Gatazkak Konpontzeko Zentroko zuzendaria.
Sheryl Brown. Diplomazia Birtualeko zuzendaria, Washington DCn dagoen AEBetako Bakerako Institutuan.
Andrea Bartoli. Gatazken Analisi eta Konponbiderako Institutuko zuzendaria, Washingtongo George Mason Unibertsitatean.
Alan Smith. Bakerako Hezkuntzan Unesco katedra, Ulsterko Unibertsitatean.
Christopher Mitchell. Gatazken Ikerketan irakasle emeritua, Gatazken Analisi eta Konponbiderako Institutuan, AEBetan.
John P. Linstrot. Bakearen Ikerketarako Nazioarteko Institutuko ikerlaria, Oslon (Norvegia).
Hurst Hannum. Nazioarteko Legeetan irakaslea, AEBetako Tufts Unibertsitatean.
Jon Etchemendy. Administrazio akademikoko burua Stanford Unibertsitatean (AEB).
William Kelly. Humanist Art artxiboaren sortzailea. Besteren artean, Hegoafrikako Giza Eskubideen Aldeko Artistak taldearen Artxiboko kide da.
Silvia Casale. Torturaren Prebentziorako Europako Batzordeko presidente ohia.
Sinatzaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu