Sindikatuek bereizita egingo dituzte aldarrikapen ekitaldiak, baina arratsaldeetako manifestazioetara joateko deia egin dute. ELAk Bilbon egingo du batzarra, eta, horren ostean, manifestazioa egingo dute.
LABeko emakumeak Iruñean elkartuko dira. EILASEk elkarretaratzea egingo du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan, 13:00etan, eta ESK-k ordu berean ekintza bat egingo du Donostiako Bulebarrean. CCOOren batzarra Bilbon izango da. Guztiek kezka azaldu dute krisiaren ondorioengatik.