ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, ELB eta Hiru sindikatuek Madrilgo sarraskia arbuiatzeko egindako deialdiari kasu eginez, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkeko langileek elkarretaratzea egin dute lantokiaren atarian. Kultur Parkean hainbat euskalgintzako zenbait erakundek eta enpresak dute egoitza, besteak beste, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta 'Berria' egunkariak. Elkarretaratzean izan dira Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia eta Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendaria.
Haiekin batera Kultur Parkeko enpresetako eta erakundeetako beharginak izan dira.
Kultur Parkearen ondoko Latz enpresako langileek ere elkarretaratzea egin dute.
Mobilizazioak
Sindikatuen deialdiarekin bat eginez, elkarretaratzea egin dute Martin Ugalde Kultur Parkeko langileek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu