Sirian adingabeen aurkako erasoak ugaritu direla salatu du Unicefek

2012ko otsailaren 7a
11:44
Entzun

Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak salatu du Sirian adingabeen aurka egiten diren erasoak ugaritu egin direla azken aldian. "Ehunka" haur hil direla eta beste zenbait zauritu direla salatu du Marixie Mercado Unicefeko bozeramaileak, baita haien aurka egiten diren "torturak eta sexu erasoak" ere. 

Azken egunetan Homs hirian izaten ari diren bonbardaketek "haurrengan are sufrimendu gehiago" eragiten ari direla gaineratu du.

Pasa den astean Unicefek jakinarazi zuen gutxienez 384 haur hil dituztela Sirian (14 urte baino gutxiagokoak), eta 380 haur izan zirela istiluetan atxilotuak. Erakundeak "datu fidagarriak" direla adierazi du; inguruan dauden gobernuz kanpoko erakundeak hartu ditu iturritzat.




 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.