Hasier Arraiz Sortuko presidenteak Efe berri agentziari emandako elkarrizketa batean nabarmendu du euren eztabaidak "politikoak" izan behar direla, eta etika "bakoitzarentzat" utzi behar dela. Arraizen arabera, EAJk, PPk eta PSEk "zoru etikoaren gainean" lortutako akordioa "bakea eraikitzeko modu baldarra" da, akordio hori "bazterketan oinarritu" delako.
Arraizek esan duenez, "ez EAJk, ez Joseba Egibarrek, ez beste hainbestek ezin dizkiote etika irakaspenak eman" ezker abertzaleari. Sortuko presidenteak adierazi du "iraganaz hitz egiteko prest" daudela; "alde bakarretik" ez, ordea.