erreakzioak

Sortu: "Heldutasun adierazpen bat da"

2015eko urriaren 1a
12:36
Entzun

Polizia operazioen ondoren ETAk “agertoki berriak eraikitzeko adierazi duen borondatea” nabarmendu du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak, Donostian egindako agerraldian. “Heldutasun adierazpentzat” jo du atzoko agiria. Gainera, aipatutako agertoki berri horiek “gatazkaren ondorioen konponbidearekin lotuta joatea” nahi du Sortuk —armagabetzea, preso eta iheslari eta biktimen aitortza eta erreparazioa—, Barrenak azaldu duenez.

Kritiko agertu da, ordea, Frantziako eta Espainiako Estatuen jarrerarekin. Espainiak “intentsitate baxuko konfrontazio egoera bat” mantendu nahi duela salatu du Barrenak, eta esan du “bereziki arriskutsua” dela Frantziaren jokabidea. “Frantziako Estatuko lurralden armategiak kontrolik gabe geratzea agintari fransesei dagokie bereziki”.

Egoera horretan, “aldebakarreko estrategia sendotzeko” beharra dagoela nabarmendu du Barrenak, bai “bakea eraikitzeko”, bai “eraikuntza nazionalerako”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.