Sortu: "Itxaropenaz betetako iragarpen baten aurrean gaude"

2014ko abenduaren 18a
17:52
Entzun

"Esanahi handiko deliberoa" izan da Sorturentzat Kubak eta Ameriketako Estatu Batuek bi herrialdeen arteko harremanak normaltzeko egindako akordioa. Bi herrialdeek erakutsi duten "ausardia eta ardura politikoa" nabarmendu ditu. Hala ere, "itxaropenaz betetako iragarpen bat" izan arren, uste du "benetako ospakizuna" irlari "inposatutako blokeoa" amaitzean iritsiko dela.

"Elkartasun eta babes osoa" agertu dio Kubari; Sorturen iritziz, nazioarteak "pauso eraginkorrak" ematen hasi behar du Kubarekiko harremana "berdintasunean" eman dadin.

Sortuk dioenez, akordioaren berri izan ondoren "etorkizunari itxaropenez begiratzen diotenen jarrera" nagusitu da Habanan. AEBetatik, berriz, "irudi apalagoa" heldu dela iritzi dio: "Batetik, alferrik ezarritako zigorrarekin aurrera egiterik ez dagoela barneratu duen presidente batena; eta bestetik, iritzi desberdinak dituen klase politiko batena".

FARCek alde bakarreko su-etena iragarri duela ere gogoratu du Sortuk; horregatik, Kuban "egun historikoak arrazoi bikoitza" duela azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.