Sortu legeztatuta ere, ez dituela hauteskundeak aurreratuko esan du Lopezek
Patxi Lopez lehendakariak esan du ez dituela Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratuko, Sortu legeztatzen badute ere. Ezker abertzalea norabide onean ari dela mugitzen adierazi du lehendakariak, eta Sortu legezkoa izatea espero duela gaineratu du, "horrek esan nahiko lukeelako demokrazian integratzeko bidea egin duela". Gainera, atzo PPko arduradun bat orain arte esan ez dituzten gauzak esaten entzun zuela adierazi du, Iñaki Oiartzabalek eskuzabal izango direla esan zueneko une gogoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu