Sortuk azaldu du EAJrekiko elkarrizketen blokeoa ez dela "erredakzio arazo bat"

2015eko urriaren 16a
17:15
Entzun

Nazioarteko Harreman Taldeak argitaratutako txostenaren inguruko balorazioa egin du Sortuk. Nabarmendu du "neurri handi batean" ezker abertzalea izan dela "gatazka politikoa konpontzeko aro politiko berria ireki duena". Txostenarekin bat egiten du adierazten duenean "prozesuari oztopoak Madrilen eta Euskal Herrian dituen alderdi sukurtsalistetan daudela". Elkarrizketari "uko etengabea" egiten diotela salatu du.

EAJ-Sortu elkarrizketaren blokeoaz, Sortuk azpimarratu du ez dela "erredakzio arazo" bat, txostenak jaso duenez: "Egoera honen arrazoia EAJk eta Bake eta Elkarbizitza Idazkaritzak Ezker Abertzaleak euren errelatoa irentsi dezan duten obsesioan datza. Gurea ez den errelato bat eta gure sekula egingo ez duguna. Kontakizun bakarra inposatzea ahalegin hutsala da, emaitzarik emango ez duena". Ildo horretan, "elkarrizketa espazioak eraikitzeko" ezinbestekotzat jo du "errelato ezberdinen existentzia onartzea".

Elkarrizketaren beharra azpimarratu du Sortuk: "Madrilek ezinezkoa egin nahi duen elkarrizketa hori ahalbidetzea dugu herri gisako erronka". Horretarako, Sorturen prestutasuna "erabatekoa" da: "Borondate osoa dugu esparru politiko, instituzional eta sozialean elkarrizketa bultzatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.