RUDOLPH GIULIANI
Irailaren 11ko atentatuen ondotik egin zen ezagun Rudolph Giuliani hautagai errepublikanoa. New Yorkeko alkate zela izandako jarrera irmoak harritu zituen asko. Batzuek heroitzat hartu bazuten ere, beste hainbatek erasoaren ondotik erabaki okerrak hartzea leporatu izan diote. New Yorkeko alkatetzarako bi aldiz hautatu dute Giuliani, eta karguan zela indarrean jarritako neurri zorrotzak oso eztabaidatuak izan dira. Inkesten arabera, errepublikanoen aldetik presidentegai izateko aukera handienak berak ditu. Hala ere, hautesle kontserbadoreenen sostengua izango duen zalantzan jartzen dute askok, besteak beste, abortoa eta armen kontrola bultzatu izan dituelako maiz.
MIKE HUCKABEE
Abortoa eta homosexualen arteko ezkontza baimentzearen aurka dago Mike Huckabee. Horregatik, errepublikanoen artean kontserbadoreenak direnen botoak eskuratuko dituela uste dute. Errentaren gaineko zerga indargabetu eta, horren ordez, salmenten gainekoa ezarri nahi du. Osasun arloan, berriz, prebentzioaren alde da egitekoa. Bere kanpainako diskurtsoan maiz egiten die erreferentzia Jainkoari eta Bibliari.
JOHN MCCAIN
John McCainek Irakeko gerraren aldeko jarrera sutsua izan du. Besteak beste, atzerri politikan eta gai militarretan irmo agertu den hautagai errepublikanoa da bera. Vietnamgo gerrako beterano, bost urtez izan zuten gatibu. Ekialde Hurbilean orain arteko politikarekin jarraitzekoaren aldekoa da, baita Irakera soldadu gehiago bidaltzearen aldekoa ere.
SOSLALIAK/ Hautagai errepublikanoak
Atzerri politika, zerga sistema, gizarte arazoak eta osasuna nabarmendu dituzte hautagai errepublikanoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu