Batzuetan irudi luke EAJk Katalunian begi bat jarrita aurreikusi duela euskal lurraldeetako urrriaren 21aren osteko jokalekua. Bere burua CiU ren ispiluan begiratuko bailuen. CiU, hauteskundeak irabazi arren, gobernutik kanpo utzi zuen hirukoaren aliantzak bi aldiz. Hirugarrenean, berriz, Artur Masek gehiengo nahikoa eskuratu zuen gutxiengoan gobernatzeko. Badirudi horrelako zerbait nahi lukeela beretzat Iñigo Urkulluk: hauteskundeak irabazi, eta gutxieneko gehiengoarekin bakarrik gobernatu. Berdin noren sostenguarekin. Ispiluekin, baina, kontuz ibili beharra dago, ez baitute beti egia esaten. EAJ ez dago CiUren antzeko egoeran, Katalunian ez bezala, ezkerreko independentistek koalizio bat (EH Bildu) osatu baitute, lehen tokia eskuratzen lehiatzeko prest dagoena. Halaber, EAJk ohartu beharko luke edozeinen sostenguak ez duela berdin balio. Izan ere, CiU eta PPren arteko aliantzak dagoeneko ez dauka zentzurik, gizartearen marea independentistak etorkizunaren norabidea aldarazi duelako. Eta, halabeharrez, CiU egokitzen hasi da.
Analisia. Ispilu katalana (Pello Urzelai)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu