Erreakzioak. "Debekua oinarrizko eskubide urraketa da"

2010eko irailaren 9a
18:44
Entzun
Eneko Goia (Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea). "Manifestazio eskubidea errespetatu beharra dago. Gainera, ETAk igandean irekitako bideari, hau nahikoa ez izan arren, ez dio laguntzen Auzitegi Nazionalaren debekuak".

Hamaikabat. "Debekuak adierazpen askatasuna urratzen du. Oinarrizko eskubideak errespetatu egin behar dira".

EB. "Manifestazioa debekatzea, eskubide konstituzional baten urraketa da. Oinarrizko eskubideak ukatzeko 'dena ETA da' esatea ez da demokratikoa. Adierazi EH herri ekimena da, eragile politiko eta sozialek osatutakoa, ez ezker abertzaleak bakarrik".

Alternatiba. "Espainiako Zuzenbide Estatuaren ahulezia erakusten du debekuak, eta logika antidemokratikoa erakusten du. Espainiak beldurra dio gizarte indartsu eta aktiboari".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.