Ikuspuntuak. Jauregi: "ETA desagertu edo ezker abertzaleak harekin behin betiko moztu arte, ezin da legeztatu"

2011ko otsailaren 17a
15:20
Entzun
Ramon Jauregi (Espainiako Gobernua, PSOE). "Polizia txostenak aintzat hartuta, ezin genuen Sortu erregistratu. ETAren indarkeria desagertu edo ezker abertzaleak harekin behin betiko moztu arte, ezin da legeztatu, ezin du joko demokratikoan sartu. Horregatik bidali dizkie Barne Ministerioak Sorturen estatutuak Fiskaltzari eta Estatuaren abokatuari, hori baita gobernuaren borondate politikoa. Indarkeriarik gabeko eremu politiko independentista eratu nahi duela esaten du ezker abertzaleak, baina haren dialektika nahasgarria da oraindik. Dena dela, inteligenteak bagara, ezin zaio begiratzeari utzi".

Alfonso Gil (PSE-EE). "Egon beharreko lekuan dago Sortu: auzitegietan. Ona da hark indarkeria baztertzea. Jusiziak esaten badu Batasunaren jarraipena dela, atzera egingo du [ezker abertzaleak]".

Gaspar Llamazares (IU). "Legez kanporatzearen iragarritako kronika da Sorturen aurkako polizia txostena. Estatu arrazoia dago Batasunari buruzko ekinbideetan, eta auzitegietan irizpide hori segitzen da".

Federico Trillo (PP). "Barne Ministerioak garbi hitz egin zuen: Sortu Batasunaren segida dela. Orain polizia txostenek babestu dute. Hori da bidea, ezin da atzerapausorik eman".

EA. "Sortu legeztatzea ezinbesteko pausoa da bake eta normalizazio prozesua sendotzeko. Alderdien Legea astakeria juridikoa da, parte-hartze, elkartze eta adierazpen eskubideei eraso egiten dielako".

Oskar Matute (Alternatiba). "Arazo asko izango ditu Sortuk legezko izateko. Erabat betetzen du Alderdien Legea, baina gobernuak esan du: nahiz eta legea bete, ez dio utziko Sorturi hauteskundeetan aurkezten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.