1999. Euskal departamenduaren alde 10.000tik gora lagun atera ziren Baionako karriketara.
2002. Batera plataforma sortu zuten. Euskal Herriko Laborantza Ganbera, berezko unibertsitatea, euskal departamendua eta euskararen koofizialtasuna eskatzeko sortu zuten. Plataformaren araudia 110 elkarte, sindikatu eta gizarte zibileko ordezkarik izenpetu zuten.
2005eko urria. Ipar Euskal Herriko auzapezen %64 euskal departamenduaren eskaerari buruzko kontsultaren alde agertu ziren. 159 auzapezetatik 131k erantzun zuten.
2008ko martxoa. Pirinio Atlantikoetako departamenduko 36.000 lagunek kontsultaren eskaera sostengatu zuten. Horien artean, Ipar Euskal Herriko 32.000, hau da, bertako hautesleen %15ek.
2009ko urria. Izenpetze kanpainan bildu sostengu guztiak Baionako Suprefeturara ekartu zituen hautetsi eta auzapez delegazioa batek. Suprefetak ez zuen onartu beren errezibitzea.
2010eko martxoa. 123 herritan herri galdeketa antolatu zuen Baterak. %78 euskal egituraren alde azaldu ziren.
Kronologia. Iparralderako egituraren aldeko pausoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu